Polimnia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Polimnia, Francesco del Cossarena (1455-1460)

Greziar mitologian, Polimnia[1] (antzinako grezieraz: Πολυμνία, "ereserki askoena"), olerkaritza liriko sakratuaren musa da, hau da, kantu sakratuena.

Erretorika eta pantomima edo mimikaren musatzat ere hartzen da.

Guztiz zuriz jantzia irudikatzen ohi da, etzanda edo ukondoa idulki edo harkaitz batean pausatua duela, meditazio egoeran (pentsatzen), ahoan hatz bat jarria duelarik. Beste batzuetan, kate batzuk eramaten irudikatzen da elokuentziak duen boterearen ikur bezala. Beste irudikapen batzuetan, zapi batekin estalia agertzen da, bere izaera sakratua adieraziz.

Musa hau izan zen gizakiei nekazaritza irakatsi ziena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polimnia Aldatu lotura Wikidatan


Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.