Polipropileno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Polipropileno
Identifikadoreak
CAS zenbakia 9003-07-0 YesY
ChemSpider NA YesY
Propietateak
Formula molekularra (C3H6)n
Dentsitatea 0.855 g/cm3, amorfo

0.946 g/cm3, kristalino

Fusio puntua

130–171 °C (266–340 °F)

Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Polipropilenoa propileno monomeroaren (CH3-CH=CH2) polimero termoplastikoa da.

Sintesi-prozesuan, aluminio alkiloa erabiltzen da katalizatzaile gisa; lortzen den polipropilenoa helize-forma duten molekulaz eratua dago, eta kristal-egitura du; molekularen pisua 40.000koa edo handiagoa izan daiteke.

Polipropilenoa gai solido zuri gardena da, trakzioz eta bihurketaz hauskaitza da, ez da urtzen disolbatzaile organiko hotzetan, eta biguntzen da beroetan. Edozein kolore eman dakioke, erresistentzia elektriko ona du, azido eta base sendoek ez diote erasotzen 60 Â°C-z azpitik, baina beste eragile oxidatzaile batzuek bai. Sukoia da. Kroma daiteke eta moldaerraza da. Estirenoarekin eta beste monomero batzuekin polimeriza daiteke, eta etilenoarekin eta butadienoarekin goma-erako polimero bat eratzen du. Hauts, mintz, zuntz, hari, dentsitate txikiko apar gisa eta beste era batzuetan azaltzen da.

Gauza askotarako erabiltzen da: paketeak egiteko (mintz moduan), autoen, etxeko tresnen eta abarren pieza moldatuak egiteko, elektrizitate-kableak eta -hariak estaltzeko eta belar artifizialentzat zuntzak ekoizteko, plastikozko hodiak, atletismorako pistak, paper sintetikoa, arrantzarako sareak egiteko, besteak beste.

Giulio Natta, italiar kimikaria, izan zen aitzindaria polimero honen garapenean; lan horiengatik Nobel saria eman zioten 1963an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polipropileno Aldatu lotura Wikidatan


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.