Polisindeton
Wikipedia(e)tik
Polisindeton hitza grezieratik dator (πολύς "asko" , σύν "-arekin" eta δέω "lotu") eta lokailu aniztasuna esan nahi du. Eta horretan datza, alegia, errekurtso estilisto hau:asmo estilistiko batekin juntagailuen errepikatzean hain zuzen. [1]
Gabriel Arestiren adibide bat "eta"ren polisindetonez:[2]
- Etzen honen kexati izan gure aita;
- etzen izan, baina
- nire damua da
- ta nire tristura,
- iluntasuna ta
- isiltasuna nire etsaiak baitira.
Modu horretan esanahia indartu egiten da. Batzutan errekurtso honekin diskurtsoa lasaitu egiten da, ausnarketarako giro egokia sortuz.
Badago erabat aurkako den errekurtsoa: asindeton alegia. Hau juntagailuak kentzean datza.
Eduki-taula |
Bibliografia [aldatu]
- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 657-658 or. Xabier Altzibarren artikulua.