Polixene Trabudua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Polixene Trabudua (Sondika, 1912- Zeberio, 2003[1]) Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsu izan zen 1936ko gerraren aurretik, Haydée Agirre, Julene Urzelai eta Maria Teresa Zabalarekin batera, emakumezko laukote famatuko kidea izan zen[2].

Maistra izateko eskolak egin zituen. Horren ostean, Sondikako ikastolan hasi zen euskarazko klaseak ematen, baita Bilboko Bidebarrieta kaleko batzokian ere. Han sartu zen EAJ barruko Emakume Abertzale Batzan. 1933an bertan atxilotu zuten eta Larrinagako kartzelan sartu, mitin batean esandakoengatik. 15 egun eman zituen bertan.

Garai hartan mitinak emateaz gain, Jagi-Jagi aldizkarian ere argitaratu zituen hainbat artikulu. Gerra bitartean eta gerra garaian ere jarraitu zuen bere mitinlari lanarekin, hiru seme-alaba zituen bitartean.

Gerra ostean ihesari eman zion. Lehendabizi, Frantziara egin zuen alde familiarekin eta horren ondoren Venezuelara. 1950ean itzuli ziren senide guztiak Bilbora. Baina handik bi urtera berriro egin zuen alde Venezuelara. Garai hartan berriro ekin zion idazteari, batez ere artikuluak. Artikulu horiek "Crónicas de amama" liburuan bildu zituen Sabino Arana fundazioak liburu batean[3].

Erreferentziak