Polizia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Polizia indar askok potentzia handiko hainbat arma izaten dituzte.

Polizia indar politikoen menpe egonda hiritarren segurtasuna eta ordena publikoa mantentzeaz arduratzen den segurtasun indarra da. Polizia hitza latineko politīa hitzetik dator. Hau, grezierako πολιτεία, politía hitzetik, πολις=hiria, administrazioa eta gobernua esan nahi duelarik. Gaurko esanahia frantsesez agertu zen lehen aldiz XVII. mendean, lege eta ordena mantentzearen esanahiarekin.

Gizartean duen funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko zuzenbidezko estatu gehienetan, poliziaren funtzioak krimenak saihestean eta ikertzean datza, pertsonen edo ordena publikoaren kontra joan daitezkeen susmagarriak atzeman eta dagokion autoritateari entregatzean.

Poliziaren barruan bada larrialdietarako adar bat. Adar horrek larrialdi, hondamendi eta bilaketa eta erreskate kasuetan jarduten du. Horrelako kasuetan erantzun lasterra emateko, poliziak, suhiltzaileekin eta larrialdietarako medikuekin elkarlanean aritzen dira. Herrialde askotan suhiltzaileek, poliziek, larrialdietako medikuek eta gainontzeko larrialdietako zerbitzuek zenbaki bakar bat izaten dute.

Poliziaren beste funtzioetako bat trafikoaren zaintza eta zuzendaritza da. Maila guztietako errepideetan automobilak egoki ibiltzeaz arduratzen dira, momentuko zirkulazio kodearen kontra doazen ekintzei isunak ipiniz. Herrialde batzuetan, trafikoko arauak hausteak kartzela zigorra dakar eta beste batzuetan, Frantzian eta Espainian adibidez, gida baimeneko puntuak ken ditzateke.

Polizia herrialdearen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertzaintzaren autoa Bilbon.

Polizia Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Polizia Espainian
Espainiako Polizia Nazionalaren Eurocopter Colibri helikopteroa.

Espainian, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila dira polizia indarrak. Bakoitzak bere zereginak ditu. Udalerri mailan, udaltzaingoa dago.

Euskal Autonomia Erkidegoan Ertzaintza da polizi indar nagusia. Era berean, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere badaude, Espainia osoan bezala. Azken hauek, mugak zaindu, airoportuak kontrolatu eta dokumentuak egitera mugatzen dira. Udal mailan Udaltzaingoa dago eta Araban Ertzaintzaren atal bat dira miñoiak, bereziki trafiko zereginetan.

Nafarroako Foru Erkidegoan bertako polizia indarra Foruzaingoa da. Era berean, Espainia osoan bezala, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere badaude. Udal mailan Udaltzaingoa dago.

Katalunian Mossos d'Esquadra delakoa da berezko polizi indarra, Polizia Nazionala eta Goardia Zibilarekin batera.

Polizia Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Polizia Frantzian

Frantzia osoan, Polizia Nazionala eta Jendarmeria dira indar nagusiak; bai eta Udaltzaingoa ere, udalerriaren eremuan. Ipar Euskal Herriak ez du berezko polizia indarrik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polizia Aldatu lotura Wikidatan