Polizia Ameriketako Estatu Batuetan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ameriketako Estatu Batuetan polizia zigor arloko justizia sistemaren hiru adarretako bat da auzitegi eta presondegiekin batera. AEBetan polizia agentziek hainbat motatako zereginak betetzen dituzte. Bai eskumen-eremuari dagokionez, bai funtzioei dagokienez.

Polizia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FBIko artezilarien furgoneta

AEBetan polizia federalak polizia nazionalaren eskumen guztiak ditu. Herrialde guztian du eskumena. Bere agindupean polizia agentzia gehien dituena Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Saila da. Honek bere barnean hartzen ditu:

Bestalde Segurtasun Nazionalerako Sailak honakoa hartzen ditu:

Estatukoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu poliziak herrialdeko estatu bakoitzeko gobernuak zuzentzen duen lurralde polizia agentzia da. Eskumenak estatu bakoitzera daude mugatuta. Estatuaren arabera estatu polizia, estatu patruila edo autobide patruila izendapena erabiltzen dute.

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Poliziak

Konderrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montgomeryko konderriko sheriffaren autoa

Konderri, auzotegi (Alaskan) edo parrokia (Luisianan) bakoitzaren baitan dagoen polizia agentziak dira. Polizia agentzia hauek herri txikietan egoten dira eta hainbat herri biltzen dira polizia agentzia bera sortzeko. Bi motatakoak daude:

  • Konderriko Polizia: Metropolitar gune handietarako.
  • Sheriffaren Saila edo Sheriff's Department: Hianbat herri txiki biltzen dira polizia agentzia berearen agindupean.

Udalerrikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NYPDeko agenteak Manhattanen

Udalerriko poliziak, Euskal Herriko udaltzaingoaren parekoak izan daitezke. Normalean, hiri handiek izaten dute udal polizia hau. Ezagunenen artean New Yorkeko Polizia Departamendua (NYPD) eta Los Angelesko Polizia Departamendua (LAPD) ditugu. Polizia hauek era honetan izendatzen dira: (Udalerriaren Izena) Police Department.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delawareko Unibertsitateko Polizia

Badaude beste maila bateko polizia ere. Hauek garraiobideen zainketarako, parkeetarako, portuetarako, aireportuetarako, campusetarako etab. erabiltzen dira. Hauetako asko pribatuak izaten dira eta ez ditu gobernuak kudeatzen.

Polizia izateko baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBetan polizia izateko baldintzak Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Sailak ezartzen ditu. Hauek dira bete beharreko baldintzak:

  • Estatubatuar herritartasuna izatea.
  • Eskolako graduatua edo maila altuagoko titulazioa izatea.
  • Egoera fisiko eta psikologiko onean izatea.
  • Polizia-aurrekaririk ez izatea.
  • Baliozko gida-baimena edukitzea eta gidatze-aurrekaririk ez izatea.
  • Moral altua izatea.
  • Narkotiko, marihuana edo alkoholismo historialik ez izatea.
  • Aurretik edonolako arrazoiak direla eta, finantza, etika edo lanaren erlazionatutako arazorik ez izatea.
  • Buruko gaixotasunik edo genero biolentzian aurrekaririk ez izatea.
  • Segurtasunerako arriskutsua ez izatea.
  • Legalki su-arma bat edukitzeko onartua izatea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polizia Ameriketako Estatu Batuetan Aldatu lotura Wikidatan