Zerrenda:Poliziaren gehiegikeria kasuak Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu honetan Euskal Herrian diharduten polizien eskutik burututako gehiegikeria kasuen zerrenda bat agertzen da. Estatutik nahiz estatuaren aparatuetatik planifikatu eta antolatutako legez kanpoko ekintzak Gerra zikina Euskal Herrian artikuluan biltzen dira. Zerrenda hau ez da osotua eta hedabideetan nabarmendu diren kasu zenbait agertzen dira:

  • 2012eko apirilaren 5ean, Iñigo Cabacas basauriar gaztea larri zauritu zuten Bilbon, Ertzaintzako poliziek botatako gomazko pilota batek buruan jo ondoren; gaztea lau egun geroago hil zen.
  • 2012ko martxoaren 29an, Xuban Nafarrate ikasle gaztea buruan larriki zaurituta suertatu zen Gasteizen, itxura guztien arabera Ertzaintzak botatako gomazko pilotakada batek buruan jo ondoren. Gaztea lurrean zegoelarik kolpatua izan zen, gainera. Ondorioz, gaztea zainketa berezietako gelan egon zen egun batzuez.
  • 1995eko ekainaren 22an, Rosa Zarra 58 urteko donostiarrak Ertzaintzaren gomazko pilotakada jaso zuen sabelean. Zortzi egun geroago, ekainaren 30ean, hil zen. Zenbaiten ustez, tartean Rosa Zarra zaindu zuen medikuetako baten hitzetan, pilotakadaren ondorioz hil zen.
  • 1993ko maiatzaren 22an Txuma Olabarri atarrabiar gazteak garuneko lesio iraunkorrak pairatu zituen gomazko pilotakada batek jota.
  • 1991ko abenduaren 15ean Mikel Iribarren iruindar gaztea koman utzi zuen espainiar poliziak burura bertatik bertara botatako ke-bote batek. Gaztea %37ko gaigabeziarekin geratu zen horren ondorioz eta aurpegian orban larriak geratu zitzaizkion. Azkenik, 2009 urtean Europako auzitegiek kasuan Espainiako estatuak zuen ardura aitortu eta Iribarreni 170.000 euroko kalte-ordainak ordaintzera behartu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]