Polka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Polka, Bohemian 1830 inguruan agertu zen dantza herrikoi bat da.

Bere forma, zuzenean minuetotik dator, gaiaren sarrera prestatzen duen atariko batekin, eta lanarentzako amaiera bezala balio duen koda batekin. Tuba, klarinete, akordeoi eta kontrabaxuarekin jotzen da ohi, baina baita batzuk bateriarekin ere.

2/4 (bi laurden)eko konpasean eta tempo azkarrean, "pausoa", "itxi", "pausoa", "jauzi" motako alboko pausoekin eta eboluzio azkarrekin dantzatzen da, honegatik, Europan eta Amerikan oso ezagun egin zelarik.

Argentinan, AEBetan, Mexikon, Perun eta Paraguain (non purajei ere deitzen den), bertara XIX. mendearen erdialde inguruan iritsi zenetik, estilo bereziekin, musika folkloriko nazionaletako bat bihurtu da. Nikaraguako musika folklorikoa da, mazurka eta son Nicarekin batera, nora herrialdearen erdialdean ezarri ziren Europa erdialdeko eta Espainiako inmigranteek eraman zuten, nagusiki Carlos Mejía Godoyk eta Palacagüinakoek bildutako musika.

Konposatzaile bohemiarrak izan ziren Bedrich Smetanak eta Antonin Dvorakek, polkak konposatu zituzten, dantza hau musika akademikoan sartuz.

Strauss familiako musikari austriarrek ere, polka ugari konposatu zituzten. Horien artean, ezagunenetako batzuk, "pizzicatto polka" eta "triszt traszt polka" dira. Egungo polka adibide bat, Igor Stravinskiren "circus polka" da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polka Aldatu lotura Wikidatan