Polo (kirola)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Polo jokalariak

Poloa zaldi gainean jokatzen den kirola da, kirten luzeko zurezko mailu batez zurezko pilota bat aurkako taldearen atean sartzean datzana. Taldeak maizenik lau jokalariz osatuak izaten dira, eta zortzi denborako (denbora bakoitzak gehienez ere zortzi minutu izaten dituela) partidetan aritzen dira elkarren kontra, 275 metro luze eta 140 zabal dituen zelaian.

Jatorriz Asiakoa da (antzina jokatzen zen Persia eta India inguruan), eta Ingalaterrara eraman zuten ingelesek XIX. mendearen azken aldera. Arrakasta handiko kirola da Commonwealtheko herrialdeetan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Argentinan, nahiz eta gutxi batzuek joka dezaketen kirola izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polo (kirola) Aldatu lotura Wikidatan