Pomelo
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Pomeloaren fruitua.
|
||||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||
| 'Citrus x paradisi' Macfad |
Pomeloa (Citrus x paradisi) Ruteaceae familiako zuhaitza eta fruitua da.
Ingelesez eta beste zenbait hizkuntzetan, pomelo hitza Citrus maxima espeziea izendatzeko erabiltzen da, eta ez Citrus x paradisi espezierako.
Zuhaitza laranjondoaren antzekoa da, eta haren neurria izan dezake (4-6 m). Hosto ugari ditu, berde ilun distiratsuak. Loreak zuriak dira, laranjarenak baino handixeagoak. Fruitua horia edo laranja kolorekoa da, eta tarteko neurriko laranja bat baino bi aldiz handiagoa.
Jateko ona da; ur ugari izaten du, eta zapore garratzekoa da. C bitamina asko du, laranjak eta limoiak bezala. Jamaikan sortua dela uste da, hibrido gisa, Citrus maxima pomeloaren aldaera gisa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.