Pomeraniako badia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pomeraniako badia
Swinoujscie 30.jpg

Świna ibaiaren ahoa, Świnoujście, Polonia

Wolin-Topomap.png
Kokalekua Polonia Polonia
Alemania Alemania
Garaiera 0 m
Gehienezko sakonera 20 m
Hiriak Heringsdorf, Świnoujście, Międzyzdroje, Dziwnów

Pomeraniako badia (polonieraz: Zatoka Pomorska, alemanez: Pommersche Bucht, kaxubieraz: Pòmòrskô Hôwinga) Baltikoaren hego-mendebaldean, Alemania eta Polonia artean, kokatutako badia da.

Hegoaldean Usedom eta Wolin uharteek Szczecingo aintziratik eta Oder ibaiaren ahotik bereizten dute. Oderren hiru adarrek, Dziwna, Świna eta Peenek, itsas aintzira eta badia lotzen dituzte. Mendebaldeko muga Alemaniako Rügen uharteko Arkona lurmuturra da, eta ekialdekoa Gaskiko itsasargia (Kołobrzegetik ekialdera, Polonia).

Gehienezko sakonera 20 metrokoa da eta gatz maila ‰8koa. Itsasontzi trafiko handiko lekua denez gero, ubide nabigagarri artifizial batek Szczecingo kaia itsasoarekin lotzen du, Oder ibaia, Szczecin itsas aintzira eta Świnan zehar.

Pomeraniako badiako portu garrantzitsuenak Poloniako Szczecin (Szczecingo aintziran kokatua), Świnoujście, Kołobrzeg eta Dziwnów, eta Alemaniako Usedom (hau ere Szczecingo aintziran dagoena) eta Wolgast dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pomeraniako badia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 54°04′01″N 14°04′59″E / 54.067°N 14.083°E / 54.067; 14.083