Ponpeio Estrabon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ponpeio Estrabon, latinez Gnaeus Pompeius Strabo († K. a. 87) politikari erromatarra izan zen, Piceum izeneko eskualdekoa. Pompeii familian senatari maila eskuratu zuen lehenengoa izan zen, Erromako Senatuko probintziarren gaineko iritzi txarra gorabehera.

Borrokan estrategiarako sena erakutsitakoan, kontsula izendatu zuten K. a. 89an, Gerra Sozilaren erdian. Ponpeio Estrabonek Italiako iparraldean erromatarren armadak zuzendu zituen aliatuen kontra. Gerra amaitutakoan, Piceumera itzuli zen beterano guztiekin.

K. a. 87an, Silak laguntza eskatu zion Mariori aurre egiteko. Hala ere, desadostasunak zirela eta, Silak armadaren burutik kendu zuen. Estrabonen soldaduek, berriz, jeneral berria hil zuten.

Nolanahi ere, urte horretan izurriteak Estrabon hil zuen. Haren gorpua plebeko tribuno batek salbatu behar izan zuen jendetzarengandik, zeinek kaleetan zehar zeraman arrastaka. Ponpeio Estrabonen semeak, Ponpeio Handiak, Piceumera itzularazi zituen legioak orduan.