Pontzio Pilatos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ecce Homo, Antonio Ciseriren margolana, non Pontzio Pilatos agertzen den, Jerusalemeko herriaren aurrean, zigortutako Jesus bat aurkezten

Pontzio Pilatos (latinez Pontius Pilatus), erromatar prefektua izan zen Judean 26 eta 36 urteen artean, Tiberio enperadorearen erregealdian.

Prefektu izendatu aurretik eta ondorengo bere bizitzaren xehetasunak ez dira ezagutzen, baina elezaharrak ordezkatu ditu, honen barnean, bere emaztearen balizko izena dagoelarik, Santa Prokula (santu bezala kanonizatu zuen Eliza Ortodoxoak), baita Tarracon jaio izana ere. Santua da Etiopiako Eliza Ortodoxoarentzat.

Tiberio enperadoreak izendatu zuen Judeako prokuratore bezala, enperadorearen pretorioaren prefektua zen Luzio Elio Sejanoren gomendioz, Julia Vipsania Agripinaren arerioa zena eta antisemita ospea zuena.

Judea erromatartzen saiatu zen, arrakastarik gabe, Enperadorearen gurtzarako irudiak sartuz, eta akueduktu bat eraikitzen saitu zen Tenpluaren funtsekin. Judutar herriarekin zituen desadostasunek, bere agintearen egoitza, Zesareatik Jerusalemera eramatera behartu zuten, matxinadak hobeto kontrolatzeko. Pilatosek, gainera, talde estremistei aurre egin behar izaten zien, horien artean, Barrabas zegoelarik, nork erromatar soldadu bat hil zuen. Talde iraultzaile hauek, buruhauste ugari ematen zizkioten Pilatosi.

Pilatos Ebanjelioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ebanjelioen arabera, Jesus, armatutako soldadu batzuek preso hartu zuten, Kaifas eta apaiz gorenen aginduz. Pilatosi, Jesus exekutatzeko eskatu zioten, heriotz zigorra, soilik erromatarrek aplika baitzezaketen. Errudun ikusten ez zuen arren, Pilatosek, herriari utzi zion Barrabas edo Jesus askatzeko erabakia hartzea.

Apaiz nagusiak buru zituen herriak, Barrabas askatzea eta Jesus gurutziltzatzea erabakitzen du. Erabaki horren aurrean, Pilatosek eskuak garbitu zituen, jendetzak hartutako erabakiarekin zerikusirik ez zuela izan nahi adierazteko. Pilatosek "Ez naiz gizon honen odolagatik arduradun" esan zuen. Eta, jendetzak "Bere odola, gure eta gure ondorengoen gainera eror dadila" erantzun zion.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Zuzendaria Pertsonaia
2007 Kristoren hilobiaren bila Giulio Base Hristo Shopov
2004 Kristoren Pasioa Mel Gibson Hristo Shopov
1979 Brianen bizitza Terry Jones
1977 Jesus Nazaretekoa Franco Zeffirelli Rod Steiger
1965 Sekula kontaturiko istoriorik handiena George Stevens Telly Savalas
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pontzio Pilatos Aldatu lotura Wikidatan