PortAventura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

PortAventura Saloun eta Vila-secan (Tarragona, Katalunia) dagoen jolas parkea da. Urtero 4 milioi bisitari hartzen dituelarik, Espainiako parke tematiko bisitatuena da, eta Europako

Port aventura (7992073128).jpg

bisitatuenetan seigarrena. 1995ean Generalitat de Catalunya-k sustatu ondoren zabaldu zituen ateak lehen aldiz. 1997.urtean, Universal Studios jolas-parke honen akziodun bihurtu zen eta "Universal´s Port Aventura" deitu zen. 2005. urtean La Caixa-k Criteria-ren bidez "NBC Universal"-en akzio guztien kontrola hartu zuen, berriro "Port Aventura" deiturik. Konplexu honek gaur egun; hotelak, ur-parkeak, golf parkeak, hondartza kluba, batzar zentroa eta proiektu gehiago ditu martxan. Hainbat erreforma izan ditu sortu zenetik.

Kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolas-parkearen sarrera.

"Tussauds Taldea", "Anheuser Busch", "Fecsa" eta "La Caixa"-k bultzatu eta eraiki zuten. Hasieran, "Tibi Gardens" deitzetik, "Port Aventura" deitzera pasatu zen. 300 milioi euro-rekin inauguratu zen.

Bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolas-parkearen eraikuntza.

Aisialdi konplexu hau, atrakzio parke bezala sortu zen. Gaur egungo Port Aventura-ren kokapenean, Euro Disney Resort-a sortu nahi zuten baina Paris-en esertzea erabaki zuten azkenik. Ateak ireki zituenean, 5 area tematiko zituen: Mediterrània, Polynesia, China, México eta Far West.

Atrakzioen laburpen taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Port Aventura-ko atrakzio nagusiak
Izena Eraikitzaileak Gehienezko abiadura (km/o) Gehienez (m) Luzera (m) Inaugurazioa (urtea)
Shambhala: Expedición al Himalaya B & M 134 76 1650 2012
Dragon Khan B & M 110 45 1.270 1995
Furius Baco Intamin AG 135 16 850 2007
Hurakan Condor Intamin AG 115 100 200 2005
Stampida CCI 75 26 954 1997
Tomahawk CCI 48 13,5 440 1997
El Diablo Arrow Dynamics 60 16,5 970 1995
Tutuki Splash Intamin AG 56 15 438 1995
Silver River Flume Mack Rides 55 16 689 1995
Tami-Tami Vekoma 35 8,5 207 1998
Grand Canyon Rapids Intamin AG 15 - 465 1995
Ferrocarril Tour Severn Lamb 11 - 2.300 1995

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: PortAventura Aldatu lotura Wikidatan