Porta Westfalica
|
Porta Westfalica |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Porta Westfalica | ||
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Minden-Lübbecke |
||
| Alkatea | Stephan Böhme (SPD) | ||
| Koordenatuak | 52°13′00″N 8°56′00″W / 52.216667°N 8.933333°WKoordenatuak: 52°13′00″N 8°56′00″W / 52.216667°N 8.933333°W | ||
| Eremua | 105 km2 | ||
| Garaiera | 46-303 m | ||
| Posta kodea | 32457 |
||
| Biztanleria | 36.000 bizt. (2006) | ||
| Dentsitatea | 342,86 bizt./km² | ||
| Matrikula | MI | ||
| http://www.portawestfalica.de/ | |||
Porta Westfalica Alemaniako herri bat da, Ipar Renania-Westfalia estatuan eta Minden-Lübbecke barrutian dagoena, Weser ibaiaren ibarrean. Porta Westfalica izen latindarrak, Westfaliako atea esan nahi du.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Porta Westfalica 1973an sortu zen, arroila inguratzen duten hamabost herrixka elkartu ondoren. Egungo herriaren erdialdea eratzen hari den Hausberge izeneko herrixka da, lehen aldiz, 1096an aipatzen dena.
1944ko Martxoaren 18tik 1945eko apirilaren 1erarte, Barkhausenen kontzentrazio esparru bat ezarria izan zen 1945eko otsailaren 1etik apirilaren 1erarte, kontzentrazio esparru hau Hausbergen erabilia izan zen. Lerbecken ere erabili izan zen kontzentrazio esparru bat 1944ko urriaren 1etik 1945eko apirilaren 1erarte. Neesenen behartutako lanen eremu bat zegoen. Esparru guzti hauek, Neuengamme kontzentrazio esparruko azpiesparruak dira.
Geografia [aldatu]
Porta Westfalica, Weser ibaiaren eskuinaldeko ertzean dago Porta Westfalica zintzurretik gertu, non, Weser ibaiaren ibilgua mendien artean igarotzen den, Wiehengebirge mendebaldean eta Weserbergland ekialdean dituelarik.
Herri mugakideak [aldatu]
Herriaren banaketa [aldatu]
Herria 15 barrutitan banatzen da. Honako hauek dira herria banatzen den 15 barrutiak:
- Hausberge (5255 biztanle)
- Lohfeld (1487 biztanle)
- Barkhausen (4143 biztanle)
- Neesen (2455 biztanle)
- Lerbeck (3724 biztanle)
- Nammen (2398 biztanle)
- Wülpke (664 biztanle)
- Kleinenbremen (2691 biztanle)
- Eisbergen (3673 biztanle)
- Veltheim (2838 biztanle)
- Möllbergen (1706 biztanle)
- Holtrup (1089 biztanle)
- Vennebeck (1064 biztanle)
- Costedt (494 biztanle)
- Holzhausen (4287 biztanle)
Hiri senidetuak [aldatu]
Demmin Mecklenburgo-Mendebaldeko Pomerania
Watterloo (Illinois) (AEB)
Berlin-Kreuzberg (Berlin Alemania)
Eraikinak eta egiturak [aldatu]
- Jakobsberg Telekomunikazio Dorrea
- Gilermo enperadorearen monumentua Barkhausen herrixkan