Portage

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Portage pakete kudeaketa sistema aurreratu bat da. Bere flexibilitateagatik eta eraiketa sinpleagatik edo Linux banaketa baten muina izateagatik Meta-banaketa motor titulua irabazi du. Gentoo banaketa Portageren gainean ezartzen da.

Gentoo askotan Meta-banaketa bezala definitzen da. Portage-n eta 20.000 pakete eraikitze errezetetan, ebuild deiturikoak, oinarritzen da. Une oro berriak gehitzen joaten da. Ebuild hauek paketearen metadatuak gordetzen ditu, eta nola konpilatu, instalatu eta konfiguratu ere. Profilen erabilpenari esker eta emerge deritzon komando-lerroko apliazioari esker, erabiltzaileek eta garatzaileek Portage erabili dezakete programak instalatu eta kudeatzeko, aplikazio batetik sistema eragile oso batera.

Gentoo sistema bat on the fly konpilatu daiteke. Gentoo zerotik instalatzeko konpiladore eta eraiketa ingurune oso bat ezartzea beharrezkoa da, non Portagek Internetetetik iturri-kodea jatsi eta eraikiko du, sistemaren muina eta nahi diren aplikazioak eraikiz. Hala ere, Portagek aurre-konpilatutako paketekak ere erabili ditzazke azkarrago joateko. Erabiltzaile askok hau makina moteletan bakarrik erabiltzen dute, baina instalazio azkar honi esker garatzaileek adibidez froga ingurune azkarragoak sortu ditzazkete. Ingurune handietan (unibertsitateak adibidez), eraketa kluster bat aurre-konpilatutako paketeak sortzeko normala izaten da, eta ondoren pakete hori beste makinetan erabiltzen da, gauzak errazago egiten eta konpilazio eta kudeaketa lanak txikitzen.

Propietate guzti hauei esker, eta Portage oso konfiguragarria dela paketeak konpilatu eta instalatzeko garaian, oso Gentoo instalazio gutxi dira berdinak. Erabiltzaile batek Gentoo instalatzean, Portage sistemak Linux banaketa pertsonalizatua konpilatzen du Portage eta eraketa aukeretan oinarrituta.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]