Zabalateko gaztelua

Koordenatuak: 42°40′13″N 2°50′02″W / 42.670297°N 2.833869°W / 42.670297; -2.833869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Portillako gaztelua» orritik birbideratua)
Zabalateko gaztelua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaZanbrana eta Araba
Koordenatuak42°40′13″N 2°50′02″W / 42.670297°N 2.833869°W / 42.670297; -2.833869
Map
Altitudea754 m, itsas mailaren gainetik
Ondarea

Zabalate XII. mendean Nafarroako Erresumako mendebaldeko muga babesten zuen hiribildu-gotorleku bat izan zen,[1] gaur egungo Arabaren hego-mendebaldean kokatua, Errioxako Autonomia Erkidegoarekiko muga egiten duen Ebro ibaitik 4 kilometro iparraldera. Haitz batean kokaturik, behean du egungo Zabalate herria.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua 70 metro luze eta 6 metro inguru zabal zen. Egun, uharka eta gorazarre-dorrearen hondarrak baino ez dira gelditzen. Antzinako bi metroko harresia desagerturik dago. Halere, gaztelua zenaren hondakinez gain, Erdi Aroko herriaren aztarna ikusgarriak kontserbatzen dira, batik bat mendebaldeko hiri-harresiari dagozkionak, multzo bat osatzen. [2]. Multzoa lurraldearen gainean 360 graduko ikusmen-domeinu handia duen talaia batean dago, eta eraikitako ondare g horren elementu "ikusgarrienak" bat datoz gaztelua eta Portiella hiribildu zaharra osatzen duten multzo gotortuarekin. Erdi Aroko populazioaren konfigurazioari eta defentsa-arkitekturari buruzko ikerketa eta esku-hartze arkeologikoak izan dira azken urteetan EHUren eskutik.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua, iparraldetik ikusita. Behean ezkerrean, Zabalateko Erdi Aroko hiribilduko (Portilla de Ibda) eraikin baten hondakinak.

Zabalate 939an agertzen da agirietan lehenengo aldiz, Portella izenez, baina ziur asko gotorlekua aurrekoa da; izan ere, han topaturiko aztarnak, Goi Erdi Arokoak ez ezik, Brontze Arokoak, Burdin Arokoak eta erromatarren garaikoak ere badira.[4]

Armando Llanos arkeologoak honela deskribatzen ditu Burdin Aroko arrastoak: "Erdi Aroko gaztelua dagoen lekuan, herriaren gainean eta inguruan. Herrixka era askotara hedatzen da. Kokapenaren aldetik, muino motakoa herria da mendi-lepoan dagoela, defentsa zentrokideak ditu, eusteko harrizko hormak[5].

1040an, Gartzea Santxez erregeak Portiella, Buradongo gaztelua eta beste zenbait ondasun bere emazte Estefaniari eman zizkion, ezkontza gutunean.[6] 1076ko krisialdiaren ondoren, nafarrek Araba (eta, harekin batera, gaztelua) galdu zuten, eta ez zuten berreskuratu Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa eman arte.

1199an erresuma defendatu zuen gaztelar inbasioaren aurka.[7] Etsaiek ezin izan zituzten Trebiñuko gaztelua eta Zabalatekoa hartu, baina azkenean Inzuraren eta Miranda Argaren truke lortu zituzten.[6]

Epeka-epeka garrantzi estrategikoa galduz joan zen, eta XV. menderako hustuta zegoen.[8]

Egun, Arabako armarrian ageri da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Aretxaga, Susana; Vives, Francisca. (2003ko abendua). Torres y Fortificaciones en Álava. Gasteizko Udala, 41 or..
  2. Arrieta Valverde, Antton.-Euskal Herriko gazteluak: Araba. Donostia: inp. Leitzaran Grafikak, 2018. orr, 203-207. ISBN 978-84-09-05418-3
  3. (Gaztelaniaz)SOLAUN BUSTINZA, Jose Luis eta AZKARATE GARAI-OLAUN, Agustin.-El castillo de Portilla (Zambrana, Álava). Origen y significado de una fortaleza plenomedievalen territorio alavés (siglos XI-XII) argitaratua MUNIBE Antropologia-Arkeologia aldizkarian, zk. 67 orr. 167-183 (2016) ISSN 1132-2217 • eISSN 2172-4555.sarbidea onlinen
  4. «Zabalate» Hiru.eus.
  5. (Gaztelaniaz) Llanos Ortiz de Landaluze, Armando. (1974). «Urbanismo y Arquitectura en poblados alaveses de la Edad del Hierro» Estudios de Arqueología Alavesa. Tomo VI, Homenaje a Domingo Fernández Medrano 6: 104..
  6. a b c «Zabalateko gaztelua: Arabako armarrian agertzen dena» Argia 2005-10-02.
  7. (Gaztelaniaz) Sagredo, Iñaki. (2007). Navarra. Castillos que defendieron el Reino. Iruñea: Pamiela ISBN 978-84-7681-536-6..
  8. (Gaztelaniaz) «Castillo de Portilla» Castillosnet.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]