Portu Zaharra (Algorta)

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Algortako Portu Zaharra

Algortako Portu Zaharra
Udalerria Getxo
Algortako Portu Zaharra (Euskal Herria)
Algortako Portu Zaharra
Algortako Portu Zaharra
Ez dago udalerriko maparik kokapena jartzeko.
Igo ezazu zuk zeuk Commonsera eta txantiloia aldatu.
Koordenatuak: 43°20′58.25″N 3°0′53.44″W / 43.3495139, -3.0148444 (Portu Zaharra (Algorta)) Koordenatuak: 43°20′58.25″N 3°0′53.44″W / 43.3495139, -3.0148444 (Portu Zaharra (Algorta))
Txalupak portu gainean jarrita

Algortako Portu Zaharra Algortaren jatorria den auzoa da. Tradizionalki arrantzale-auzoa izan da hau, Elexalde auzoa, kontraz, baserritar-auzoa izan delarik. XVIII. mendean sortu zen eta maldan gora hedatu zen heinean, Algorta eratu zen.

Gaur egun jada, arrantzarik ez bada egiten ere, arrantzale auzo kutsu handia du oraindik, etxe zuri eta kale estu eta malkartsuekin. Portuan bertan, txalupa txiki batzuk baino ez dira geratzen.

Hiru kaleren inguruan eraikitako auzoa da: Kale Berria, Erribera eta Portu Zaharra. Aretxondo eta Karitate kaleek besteak beste lotzen dute auzoa Algortako erdigunearekin.

Asteburuetan getxoztar askoren elkargune izan ohi dira bertako taberna eta jatetxeak, hori dela eta, asteburuetan bizitasun handia du auzoak.

Eduki-taula

[aldatu] Kultura

[aldatu] Jaiak

Nikolas Deunaren jaiak ospatzen dira Portu Zaharrean. Abuztuaren erdialdean direlarik. Bertan jasoaldiak, sokamuturra eta bestelako ekitaldiak antolatzen dira. Jaietako azken egunean, Pijama eguna ospatzen da, zeinetan herritar gehienak eguna pijamaz jantzita ematen duten jaietan.

[aldatu] Biografiak

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak