Porvoo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Borgå / Porvoo

Porvooko armarria
Armarria
Berezko izena Borgå stad (suedieraz)
Porvoon kaupunki (finlandieraz)
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Ekialdeko Nilandia eskualdea
Porvoo azpieskualdea
Alkatea Jukka-Pekka Ujula
Sorrera 1346
Borgå / Porvoo Finlandiako mapan
Koordenatuak 60°23′35″N 25°39′50″E / 60.39306°N 25.66389°E / 60.39306; 25.66389Koordenatuak: 60°23′35″N 25°39′50″E / 60.39306°N 25.66389°E / 60.39306; 25.66389
Azalera
-Ur-azalera
2.139,46 km² [1]
1.484,68 km² (%69,4)
Biztanleria
Dentsitatea
Lehen hizkuntza
- Finlandiera
- Suediera
- Besteak
48.815 (2010.09.30) [2]
74,55 bizt/km²
(2009) [3]
% 65,0 (ofiziala)
% 31,3 (ofiziala)
% 3,7
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
(Suedieraz)

Porvoo (Borgå suedieraz), Finlandiako udalerria da, Helsinki hiriburutik 50 km-ra. Bere izena suedieratik dator: borg (gaztelua) eta å (ibaia). Izan ere, Porvoo erdi aroko finlandiako 6 herrietako bat izan zen eta lehen aldiz XIV. mendean izan zen aipatua apaizen eskuizkribuetan. Porvoo ibaiaren hertzeko herria, betidanik oso fededuna izan da eta bertan Finlandiako eliza luteranoko egoitza nagusia dago.


Ibai ertzeko eraikuntzak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porvooko katedrala.

Porvoo 1346. urtean izan zen fundatua. Suediak, 1721. urtean Viipuri finlandiar hiria galdu zuenean, Porvoo, ekialdeko kostan garrantzi handia hartzen hasi zen. Gainera, Finlandiako bigarren hiri nagusia zenez, Errusiak 1809. urtean konkistatu zuenean, Suediak amore eman zuen eta Finlandia osoa eskaini zien. Handik aurrera, Porvoo, erdi aroan izandako garrantzia alde batera utzi eta bigarren mailako hiria bihurtu zen, Helsinki hiria hurbiltasunez hazten ikusi duen bitartean.

Hiriaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria bere zahartasunagatik da ezaguna, izan ere oraindik erdi aroko azpiegiturak eta zurezko eraikuntzak mantentzen jarraitzen ditu. Porvooko erdigunea bertako katedrala da, erdi arokoa. 2006ko suteak igaro ondoren UNESCOren babes osoa dauka eta konpontze eta mantentze lanak erakundearen esku daude.

XX. mende bukaeran hiria berregituratzeari ekin zioten; zubiak eraiki zituzten, etxe eta azpiegiturak hobetu zituzten. Honen ondorioz, gaur egun, aitzineko eta etorkizun erdibideko hiria aurki dezakegu, bi garaien nahasketa lortu duelarik.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Porvoo Aldatu lotura Wikidatan