Posta Batasun Unibertsala
Wikipedia(e)tik
Posta Batasun Unibertsala Nazio Batuen agentzia da, munduko posta zerbitzua antolatzeko eta alor hori nazioartean bultzatzeko eta bideratzeko helburuz 1874an sortua. Bi dira erakunde honen jardueraren oinarri nagusiak, posta bidezko komunikazioei dagokionez: Nazio Batuetako estatuen artean lurralde bakarra osatzea, eta posta-zerga eta -pisuen batasuna lortzea.
Nazioarteko posta-zerbitzuak arautzeko lehen ahalegina 1863an egin zen Parisen, eta, 1874an, Posta Batasun Orokorra (General Postal Union) erakundea sortu zen. 1878an, gaur egun duen izena hartu zuen erakunde horrek, eta 1948an bihurtu zen Nazio Batuen agentzia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
