Potala Jauregia
Wikipedia(e)tik
| Potala Jauregiaren Multzo historikoa, Lhasa1 UNESCOren Gizateriaren Ondarea |
|
Potala Jauregiaren ikuspegia |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 707 |
| Kokapena | |
| Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
| Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
| Luzapenak | 2000, 2001 |
| 1 Izen ofiziala UNESCO-ren arabera (euskaratua) 2 Sailkapena UNESCO-ren arabera |
|
Potala Jauregia (tibeteraz པོ་ཏ་ལ, txineraz 布达拉宫 bùdálā gōng) tibetar arkitekturaren eredu gailena eta Dalai Lamen egoitza da, Lozang Gyatsok XVII. mendean sortu zuenetik, 1648. urtean zehazki, Tibeteko hiriburu den Lhasan, gaur egun Txinak inbaditua, zeinek museo bihurtu zuen, bere basamentuan aurkitzen ziren eraikin administratiboak bota ondoren, bere tokian, Pekingo Tiananmen plaza gogorarazten duen plaza bat eraikitzeko asmoz.
Monumentua, Hongshan izeneko mendian aurkitzen da, 3700 metroko altuerara. 410.000 metro karratuko hedadura hartzen du eta, bere eraikitako hedadura, 130.000 metro karratukoa da.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1994an, izendapen hau, 2000 eta 2001 urteetan zabaldua izan zen, bere ondoan aurkitzen diren Norbulingka Jauregia eta Jokhang Tenplua ere hartzeko.

