Potala jauregia
| Potala jauregiaren multzo historikoa, Lhasa1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Potala Jauregiaren ikuspegia |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iv, vi |
| Erreferentzia (ID) | 707 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
| Koordenatuak | 29°39′28″N 91°07′01″E / 29.65778°N 91.11694°EKoordenatuak: 29°39′28″N 91°07′01″E / 29.65778°N 91.11694°E |
| Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
| Luzapenak | 2000, 2001 |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Potala jauregia (tibeteraz པོ་ཏ་ལ, txineraz 布达拉宫 bùdálā gōng) tibetar arkitekturaren eredu gailena eta Dalai Lamen egoitza da, Lozang Gyatsok XVII. mendean sortu zuenetik, 1648. urtean zehazki, gaur egun Txinako Herri Errepublikako Tibeteko eskualde autonomoaren hiriburu den Lhasan. Jauregia museoa da gaur egun eta bere basamentuan aurkitzen ziren eraikin administratiboak bota ondoren, bere tokian, Pekingo Tiananmen plaza gogorarazten duen plaza bat eraiki zen.
Monumentua, Hongshan izeneko mendian dago, 3700 metroko altuerara. 410.000 metro karratuko hedadura hartzen du eta, bere eraikitako hedadura, 130.000 metro karratukoa da.
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1994an, izendapen hau, 2000 eta 2001 urteetan zabaldua izan zen, bere ondoan aurkitzen diren Norbulingka Jauregia eta Jokhang Tenplua ere hartzeko.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz)Potala Jauregia