Potentzia-ardatz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Geometrian, zentrokideak ez diren bi zirkunferentzien Potentzia-ardatza leku geometrikoa da non puntuak potentzia bera duten bi zirkunferentziekiko.

Potentzia-ardatza bi zirkunferentzien zentroek mugatutako zuzenkiarekiko zuzenperpendikular bat da, potentzia-ardatzaren puntu bat hartuz gero, bi zirkunferentzien zentroak lotzen dituen zuzenkiarekiko simetrikoa den puntuak potentzia bera izango baitu.

  • Zirkunferentziak kanpokoak badira, potentzia-ardatza zehatz daiteke zirkunferentziekiko zuzen ukitzaileen ukitze-puntuek (T1 eta T2 puntuak, irudian) mugatutako zuzenkien erdiko puntuak lotuz (M, irudian).
  • Zirkunferentziak ukitzaileak badira, potentzia-ardatzak barne hartzen du bi zirkunferentzien ukitze-puntua eta perpendikularra da bi zirkunferentzien zentroak lotzen dituen zuzenkiarekiko.
  • Zirkunferentziak ebakitzaileak badira, potentzia-ardatzak barne hartzen ditu bi zirkunferentzien elkarketa puntuak, biek potentzia nulua baitute zirkunferentziekiko.
  • Zirkunferentzia bat bestearen barnean badago, potentzia-ardatza lor daiteke beste zirkunferentzia laguntzaile bat marraztuz ebakitzailea emandako zirkunferentziekiko (a, irudian). Potentzia-ardatz laguntzaileen elkarketa puntuak (C, irudian) potentzia bera du emandako bi zirkunferentziekiko, beraz, potentzia-ardatza C puntua barne hartzen duen eta hasierako zirkunferentzien zentroek mugatutako zuzenkiarekiko perpendikularra den zuzena da. (Zirkunferentzia laguntzailea aukeratzeko orduan, potentzia-ardatz laguntzaileak marrazteko paperaren barruan ebakitzen direnak aukeratu behar da).
Radical axis.svg

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Potentzia-ardatz Aldatu lotura Wikidatan