Potrotaino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Potrotaino
Datuak
JatorriaOrdizia (Gipuzkoa)
Musika motaPunk
Urteak1984 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Tx
DDT
Oihuka
Taldekideak
Pedro
Txapu
Estebi
Maxi
Lehengo taldekideak
Toño
Anton
Gorka
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 6f809da6-5fdf-48e3-b0e2-cab04f3d471f Edit the value on Wikidata

Potrotaino, Ordizian (Gipuzkoa) sortu zen Punk taldea da.

Historia

1984an sortu zen Ordiziar taldea da Potrotaino. Hasiera batean, laukote bezala hasi ziren, baina beraien abeslaria (Toño) soldaduska egitera joan zenean, hirukote bezala jarraitu zuten. 1987an "Hasta los cojones" beraien lehen maketa grabatu zuten. Maketa honen 1000 kopia baino gehiago saltzea lortu zuten. Euskal Rock Erradikalaren eztandaren urteetan, garai onenean zegoen taldea, baina ustekabeko arazo batzuek (Antonek taldea utzi zuen) taldea ia desagertzera ekarri zuen.

Hala ere, 1990. urtean bateria berriarekin (Gorka) eta maketa berriarekin (Beraien adierazpen askatasuna) bueltatu egin ziren.

1991ean lehen diska kaleratu zuten (Muerte al violador) laukote moduan. Diska hau, beraien inguruko Tx diskoetxeak kaleratu zuen. Diska honek ere, harrera oso ona izan zuen jendearengan. Lp formatuan 1000 diskotik gora saldu zituen eta Cd formatuko diska guztiak ere saltzea lortu zuten.

1994ean,DDT zigiluaren eskutik diska berria kaleratu zuten (Potrotaino), diska honekin zuzenekoak ematen ibili ziren Euskal Herrian. Baina berriz ere, arazo batzuen ondorioz (Pedroren moto istripua eta Gorkaren osasun arazoak) zuzenekoak emateari utzi zioten.

2002an, bateria berriarekin (Maxi) La verdad comienza aqui diska atera zuten. Oraingo honetan, Oihuka diskoetxeak plazaratu zuen.

Taldekideak

Hasierako Taldekideak

  • Pedro - Bajua eta ahotsa
  • Toño - Ahotsa
  • Txapu - Gitarra
  • Anton - Bateria

    "Muerte al violador" eta "Potrotaino" diskoetako partaideak

  • Gorka - Bateria
  • Pedro - Bajua eta ahotsa
  • Txapu - Gitarra
  • Estebi - Gitarrra

    "La verdad comienza aquí" diskako partaideak

  • Pedro - Bajua eta ahotsa
  • Txapu - Gitarra eta ahotsa
  • Estebi - Gitarra
  • Maxi - bateria

    Diskografia

  • Potrotaino (Autoekoizpena, 1987). Maketa
  • Beraien adierazpen askatasuna (Autoekoizpena, 1990). Maketa
  • Muerte al violador (Tx, 1991). Lp
  • Potrotaino (DDT, 1994). Lp
  • Muerte al violador + Potrotaino (DDT, 2000). CD
  • La verdad comienza aqui (Oihuka, 2002). CD

    Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) Potrotainoren myspacea
  • Oihuka diskoetxearen web orria