Poyang lakua
Wikipedia(e)tik
Poyang lakua (txineraz: 鄱阳湖; pinyineraz: Póyáng Hú), Txinako Herri Errepublikako Jiangxi probintzian dagoen lakua da. 3.585 kilometro koadroko azalera dauka, eta Txinako lakurik handiena da.
Ezaugarriak [aldatu]
Lakuaren batez-besteko sakonera 8 metrokoa da, eta milaka hegazti migralarien bizitokia da. Lakua Gan eta Xiu ibaiek hornitzen dute, eta ibai hauek aldi berean Yangtze ibaiarekin loturik daude ubide baten bidez.
Negu garaian, lakuan Siberiatik hegoalderantz datozen milaka hegaztiren bizitoki bihurtzen da. Lakuaren azalera aldatu egiten da urtarotik urtarora, uda garaiko montzoian lakuak 4.400 km² izatera hel daiteke, eta neguko garai lehorrean 1.000 km² baino ez.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Lakuaren animaliei buruzko albistea.
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |