Pozalagua

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pozalagua
[[Irudi:{{{argazkia}}}|280px]]
[[Irudi:{{{mapa}}}|200px]]
Pozalagua (Euskal Herria)
Pozalagua
Pozalagua

Bisitagarria

Koordenatuak 43°15′38.66″N 3°23′9.89″W / 43.2607389, -3.3860806 (Pozalagua) Koordenatuak: 43°15′38.66″N 3°23′9.89″W / 43.2607389, -3.3860806 (Pozalagua)
Garaiera 712 m
Udalerria Karrantza

Pozalaguako leizea Karrantzaren mendebaldean dago, Ranero haitzen azpian. Gaur egun, kobazuloa publikoari irekita dago eta erraz bisitatzeko modukoa da.

Pozalagua kobazuloa handia da, barrunbe handiak ditu. Baina, batez ere, ezaguna da munduan dagoen estalaktita eszentrikoen multzorik handiena duelako.

1957an deskubritu zuten koba. Ondoan harrobia zegoen eta leherketa baten ondorioz azaleratu zen leizezuloa. Milaka urtetan lurrazpian egon zena azaleratu zen, beraz. Hortik aurrera Karrantza espeleologiaren zale askoren topagunea izan da.

Pozalaguatik metro gutxi batzuetara Torca del Carlista izeneko leizezuloa ere badago. Karrantzan ere Venta Laperra kobazuloa dago.

Pozalagua leizeak 125 metro luze duen gela bakar batek osatzen du. Gela honek 70 metro zabal eta 12 metro altu du.

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak