Pozzuoli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pozzuoli

Campania
Pozzuoli
Pozzuoliren ikuspegia.
Izen ofiziala Comune di Pozzuoli
Estatua ItaliaItalia
Estatua
Eskualdea
Probintzia
ItaliaItalia
Campania
Napoli
ISTAT kodea
Koordenatuak 40°49′0″N 14°07′0″E / 40.81667°N 14.11667°E / 40.81667; 14.11667Koordenatuak: 40°49′0″N 14°07′0″E / 40.81667°N 14.11667°E / 40.81667; 14.11667
Pozzuoli Italia-n dago
Pozzuoli
Eremua 43 km2
Posta kodea 80078, 80014, 80125
Biztanleria 83.398 bizt.
Dentsitatea 1.939,49 bizt./km²
Sorrera K.a. VI. mendeko kolonia greziarra (Dicaearchia, Δικαιαρχία)
www.comune.pozzuoli.na.it


Pozzuoli, latinez Puteoli, Italiako hegoaldeko hiria eta portua da, Campanian dagoena (Napoliko herrialdea), Napoliko golkoaren ertzean, Misenoko lurmuturraren ekialdean.

Ekonomia [aldatu]

Altzairugintza eta mekanika-industria (Olivetti) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Puzzolanak (sumendietako harri-mota) esportatzen dira Pozzuoliko portutik.

Historia [aldatu]

Oso portu garrantzitsua izan zen erromatarren garaian. Aipagarriak dira garai hartako azoka zaharra (Serapisen tenplua), Vespasianoren garaian eraikitako anfiteatroa, Augustoren tenplua eta hainbat jauregi, Zizeronenak eta Augustorenak, horien artean. Samoseko greziarrek sortu zuten hiria K.a. VI. mendean, eta erromatarren kolonia bihurtu zen K.a. II. menderako.

Erreferentziak [aldatu]