Praates V.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Praates V.a

Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
Heriotza4 ( urte)
Familia
AitaPraates IV.a
AmaMusa
Anai-arrebak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Praates V.a, Praatazes txikigarriagatik ezagunagoa, Partiako erregea izan zen K.a. 2 eta 4 bitartean. Praates IV.aren semerik gazteena izan zen. Txanponen batzuetan, bere ama Musarekin batera agertzen da.

Bere erregealdian, Erromak Armenia eta Mediaren gainean zuen nagusitasuna apurtzen saiatu zen, baina Augustok Gaio Zesar, Partia inbaditzeko aginduarekin bidali zuenean, Praates V.ak, hitzarmen bat adoste nahiago izan zuen (1 urtea), honen bidez, Armenia, berriz Erromaren eraginpean onartzen zuelarik.

Handik gutxira, 4an, Praates V.a eta bere ama, erailak izan ziren. Flavio Joseforen arabera, Praates bere amarekin ezkondu zen. Partiarrek, hori, onartezintzat hartu zuten, eta matxinatu eta Praates tronutik kendu zuten, Orodes III.a errege izendatuz.