Pradoko Museoa
Wikipedia(e)tik
(«Prado Museoa» orritik birbideratua)
Diego Velázquez margolariaren estatua museoaren atari nagusian. |
||
| Herrialdea | ||
| Hiria | Madril | |
| Helbidea | Pradoko pasealekua, Madril |
|
| Posta-kodea | 28014 | |
| Irekitze data | 1819ko azaroaren 19a | |
| Zuzendaria | Miguel Zugaza | |
| Telefono zenbakia | 913302800 | |
| www.museodelprado.es | ||
Pradoko Museoa (gaztelaniaz Museo del Prado) Espainia eta Europa osoko museorik garrantzitsuenetarikoa da, margolaritzan espezializatuta eta Madrilgo erdigunean kokatuta dagoena. 5.000 margolan eta 2.000 grabatu inguru gordetzen ditu, 700 eskultura baino gehiagorekin batera.
1819an inauguratu zuten Museo Real de pinturas izenarekin Fernando VII.a Espainiakoa erregearen garaian, eraikina Karlos III.a erregearekin egin bazuten ere. XII. mendetik XIX. mendeko hasiera arteko artelanak biltzen ditu. Besteak beste, Rubens, El Greco, Eduardo Rosales, Francisco Goya eta Diego Velázquez margolarien lanak barne hartzen ditu.
Gaur egungo zuzendaria Miguel Zugaza durangarra da, 2002tik postu horretan dagoelarik.
Bildumak [aldatu]
- Espainiako margolaritza.
- Italiako margolaritza.
- Flandria eta Herbehereetako margolaritza.
- Frantziako margolaritza.
- Alemaniako margolaritza.
- Ingalaterrako margolaritza.
- Eskultura.
- Arte dekoratiboak.
- Grabatuak.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz)(Katalanez)(Galizieraz)(Euskaraz)Pradoko Museoa