Pragako gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pragako gaztelua
Hradschin Prag.jpg

Pragako gaztelua

Herria Praga
Koordenatuak 50°5′23″N 14°23′54″E / 50.08972°N 14.39833°E / 50.08972; 14.39833Koordenatuak: 50°5′23″N 14°23′54″E / 50.08972°N 14.39833°E / 50.08972; 14.39833
Herrialdea  Txekia
Garaia 885
Pragako gaztelua non dagoen adierazten duen Txekiar Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Pragako gaztelua

Pragako gaztelua (txekieraz: Pražský hrad) txekiar hiriburu Pragaren iragan historiko, kultural eta sozialaren hondar enblematiko, arranditsu eta nabarmenetako bat da, bata bestearen jarraian etorri ziren sute eta inbasioak gora-behera.

IX. mendean sortua, Bohemiako erregeen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreen, Txekoslovakiako presidenteen eta Txekiar Errepublikako presidenteen egoitza izan zen. Bertan, Bohemiako Koroaren Bitxiak daude. 570 metroko luzera eta 130 metroko batez besteko zabalerarekin, munduko Erdi Aroko gotorlekurik handientzat hartzen da.

Multzoaren barnean, Pragako katedrala, Bohemiako antzinako artea duen San Jurgiren komentua, San Jurgiren basilika, Errege Jauregia, eta pizkunde eta barroko garaiko margolan galeriak gazteluko antzinako zalditegietan ditu, beste gauza batzuen artean.

Jože Plečnik arkitektoak birmoldatu zuen 1920 eta 1934 bitartean, Tomáš Masaryk presidenteak eskatuta.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pragako gaztelua Aldatu lotura Wikidatan