Pragmatika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Addbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:44, 9 martxoa 2013

Pragmatika hizkuntzalaritzaren ataletako bat da, perpausen arteko erlazioak eta hauek erabiltzen diren egoera aztertzen dituena, hau da, mezu baten interpretazioan testuinguru zehatz batek nola eragiten duen. Semantika, morfosintaxia eta psikologia edo soziologiako elementuak nahasten dituen diziplina da. Testuan azaltzen diren elementuez gain testuinguruaren arabera ulertu daitezkeen elementuak ere aztertzen ditu, bai elementu objektiboak zein subjektiboak, beronen sorreraren hipotesi nagusietako bat esanahiaren zehaztasun gehienak perpausetik at izaten baitira, eta hiztunek interpretatu behar izaten dituzte.


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.