Praline

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Praline gorriak

Pralinea, intxaur, hur edo almendraz eginiko eta koloreztaturiko almibar batez estalitako gozoki familia bat da. Modu ezberdinetan aromatizatzen da. Espainiako almendra garrapiñatuen antzerakoa da. Pralinea, Montargis herri frantziarreko jaki berezi bat da.

Izenarekin nahasketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozoki hau, Frantziako gastronomian asmatu zen. Pralineak, jatorrian, karameluztaturiko azukrez (almibar) estalitako almendrak ziren, nougat iluna ez bezala, txokolatez estalitako intxaur bat dena. Izena dela eta, ohikoa da pralin edo praliné deritzon gozogintzako prestaketarekin nahastea. Azken hau, antzera prestatzen da, azukrez estalitako intxaur bat birrinduz, eta pastel askotako osagaia da.

Praline hitza, herrialde gehienetan, birrindutako prestaketa hau bezala ulertzen da, edo baita txokolateen betezean erabilitako orea ere. Ondorioz, hitza, sinekdoke bezala erabiltzen da Herbehereak, Belgika, eta Alemanian, praline hitzari, orokorrean txokolatezko bonboien beteki bati erreferentzia eginez. Erresuma Batuan, beteki honi erreferentzia egiten dio, eta ez du zentzurik edo ia ez da ulertzen praline bezala, hau da, karamelututako intxaurra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Praline hitza (jatorrian prasline ahoskatzen da), esaten denez, Caesar, duc de Choiseul (1598-1675) soldadu eta diplomatikari frantziarraren omenez izendatua izan zen, uste denez, asmatzailea, honen sukaldaria izan zelarik. Sukaldariak, Clément Lasagne deitua, soldadutzatik erretiratu ondoren, esaten denez, Maison de la Praline izeneko lokala ireki zuen, Montargiseko kanpoaldean, gaur egun oraindik existitzen dena, Paristik 110 kilometro hegoaldera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Praline Aldatu lotura Wikidatan