Prasanta Chandra Mahalanobis
Wikipedia(e)tik
Prasanta Chandra Mahalanobis (Kalkuta, 1893ko ekainaren 29a – Kalkuta, 1972ko ekainaren 28a) indiar estatistikari bat izan zen. Ezaguna da antropometria eta meteorologian egindako ekarpenengatik, betiere estatistika metodoak erabiliz. Indian Statistical Institute izeneko ikerketa-erakundea ospetsua sortu zuen, egun ere diharduena. Sankhya izenburuko nazioarteko estatistika-aldizkaria ere sortu zuen. Estatistika teorikoan, Mahalanobis distantzia asmatu zuen. Bere gaztaroan, Rabindranath Tagore eta Srinivasa Ramanujan matematikariarekin harreman estuak izan zituen.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |