Praxiteles
Praxiteles (Atenas, Antzinako Grezia, K. a. 390 - Atenas, K. a. 330?) greziar eskultorea izan zen.
Biografia [aldatu]
Atikako eskola berriko eskultore nagusia. Haren Hermes, Dionisio haurrarekin eskultura baizik ez da gaur egun arte iritsi, baina, Plinio Zaharraren arabera, obra ugari egin zituen, eta antzinako erromatarren garaian haren lanen kopia asko egin ziren.
Afrodita, maitasunaren eta edertasunaren jainkosaren irudi asko zizelatu zituen (Knidoko Afrodita, besteak beste). Jainko gazteak eta emakume ederrak hartzen zituen gaitzat, bizitzeko pozaren adierazgarri. Marmola landu zuen bereziki, eta horretan maisu handia izan zen.
Erromako museoan, Parisko Louvren eta Florentziako Uffizi galerian daude ikusgai Praxitelesen obretatik erromatarren garaian egin ziren kopiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.