Predator 2

Wikipedia, Entziklopedia askea

Predator 2 1990eko Stephen Hopkins estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza eta zienrzia-fikziozko filma bat da. Danny Glover, Gary Busey, Ruben Blades, María Conchita Alonso, Bill Paxton eta Robert Davi aktoreek antzeztu zuten.

1987an Arnold Schwarzenegger austriar-estatubatuar aktoreak antzeztutako Predator filma ospetsuaren jarraipena da, hogei urtera, jada 2010ean Predators izeneko jarraipena izan zuen.

Estreinatu eta berehala zaleen artean kultuzko filma bilakatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1997, Los Angeles hiria bero kiskalgarri baten erdian Jamaikar eta Kolonbiar droga-jaunen mafien arteko guduleku gupidagabea da. Tartean polizia talde bat bere biktimak ezohiko basakeriaz sarraskitu eta zatikatzen dituzen hiltzaile misteriotsu bati aurre egin beharko dio. Laister, talde horretako buruzagia den Harrigan kapitaina (Danny Glover) hiltzailea Lurrera gizakien ehizean jarduteko iritsi den estralurtar izaki bat dela jabetuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak