Presio arterial

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Presio arteriala neurtzeko erabiltzen den esfingomanometroa

Presio arteriala (batzuetan Arteria-presioa) edo tentsio arteriala odolak denbora unitateko arterien hormen kontra egiten duen indarra da. Presio hau behar-beharrezkoa da odola gorputz guztian zehar barreiatu eta oxigenoa eta elikagaiak bertara eraman ditzan. Odolaren presioak esfingomanometro baten bidez neurtzen dira, beraz, bere unitateak mm Hg izango dira.

Kasu honetan presio arteriala odolak bultzatzen duen indarraren adierazle izango da. Zenbat eta handiagoa izan presio hori, odol fluxua handiagoa izango da, presioak mugimendua sortzen baitu.

Presio arterialaren sortzaileak arteria elastikoak eta bihotza dira, bere bentrikuluak uzkurtzen direnean.

Presio arteriala aldagarria da ziklo kardiakoan. Bihotzaren presio arterialaren maximoa sistolean gertatzen da eta ondoren jaisten joaten da, balio minimoa diastolean gertatuz.

Presio sistolikoaren neurri normala 120 mm Hg-koa da eta diastolikoarena aldiz, 80 mm Hg-koa. Horregatik, presio arteriala neurtzean, bi balio ematen dira beti.

Hau ziklo kardiako bakoitzean gertatuko da eta ondorioz arterietan presio uhin bat sortuko da. Presio uhin honen izena pultsua da. Pultsua presio arterialean eragin handia duen uhin fisikoa da.

Presio arteriala parametro garrantzitsua da eta konstante mantentzea interesatzen zaigu.

  • Baxuegia bada, odol fluxua txikiegia izango da eta ehunak ezingo dira ondo irrigatu. Horregatik, hipotentsioarekin zorabioak ematen dira, burmuina ez delako ondo irrigatzen.
  • Handiegia denean, odol hodi txikiak apurtzeko arriskua dago eta odoljario bat gerta daiteke burmuinean.

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Presio arterial Aldatu lotura Wikidatan