Presio normaleko hidrozefalia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Presio normaleko hidrozefalia
Sailkapena eta kanpo baliabideak
GNS-10 G91.2
GNS-9 331.9, 331.5
DiseasesDB 9089
MedlinePlus 000752
eMedicine neuro/277
MeSH D006850

Presio normaleko hidrozefalia edo hidrozefalia sintomatikoa likido zerebroespinal gehiegi ekoiztearen ondorioz sortutako garuneko disfuntzioa da. Beste hidrozefalia batzuk ez bezala, gehien bat adinekoetan ematen da. Haren sintomarik ohikoenak ibileraren desorekak, gernu inkontinentzia eta dementzia (galera kognitiboa) dira. Zaila da hura diagnostikatzea, beste gaixotasun batzuetan ere arruntak diren sintomak baititu.

Tratamendurik ohikoena gehiegizko likidoa gorputzaren beste tokiren batean husteko balio duen deribazio bat instalatzea da. Tratamendu horrek sintomak arindu eta funtzionamendu normala lehenera dezake edo partzialki egin dezake, baina beste batzuetan ez du arrakastarik.

Presio normaleko hidrozefaliaren prebalentzia %0,5ekoa da 65 urtetik gorako pertsonetan, eta 100.000 pertsonako 5,5 kasu gertatzen dira urtero. Kasu gehiago gertatzen dira 60 eta 70 urte dituzten pertsonetan.


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.