Preso politiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Preso politiko baten askatasuna eskatzeko mobilizazioa. Preso politikoen alde gizarte-mugimendu eta erakunde anitzek dihardute lanean, euren giza eskubideen defentsan.

Preso politikoa bere aktibismo edo ideologia politikoarengatik preso dagoen pertsona da. Gehienetan, estatuek ukatu egiten dute preso politikoen existentzia euren jurisdikzioan eta disidentzia politikoarengatik preso dauden pertsonei terrorismo, traizio eta matxinada-delituak leporatzen dizkiete, preso politiko izendapena saihesteko. Izan ere, preso politikoen existentzia giza eskubideen aurkakoa dela ezartzen da giza eskubideen aldeko karta eta itun gehienetan. Beste alde batetik, euren aktibismoan indarkeria baliatu eta sustatu duten presoak ezin dira preso politikotzat jo batzuen arabera. Beste irizpide bati jarraiki, arrazoi erlijioso edo filosofikoengatiko kontzientzia-preso kategorian biltzen dira preso politikoak.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Preso politiko Aldatu lotura Wikidatan