Pretty Woman

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:19, 22 urtarrila 2016

Pretty Woman (euskaraz Emakume Ederra) 1990eko Garry Marshall estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko komedia filma bat da. Bertan, Richard Gere eta Julia Roberts aktoreek antzeztu zuten.

Filma estreinatu eta berehala mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen. Gauza bera gertatu zen filma honetako ikur bilakatu zen Roy Orbison musikariaren Oh, Pretty Woman abestiarekin. Bitxikeria gisa, euskaldun jatorriko Hector Elizondo estatubatuar aktoreak ere paper nagusietako bat antzeztu zuen, hain zuzen ere, hoteleko zuzendari gisa.

Argumentuak

Edward Lewis (Richard Gere), negoziogizon aberats eta galaiak Los Angeles hirira eraman duen negozio-bidai batean Vivian Ward (Julia Roberts) emagalduaren zerbitzuak kontratatuko ditu. Harekin lehenbiziko gaua igaro ondoren, Edwardek Viviani harekin aste osoa pasatzearen truk diru gehiago eskeiniko dio, biak hainbat ekitaldi sozialetan elkarrekin bertaratuko direlarik.

Aktoreak

Kanpo loturak