Priene
Wikipedia(e)tik
Priene[1] (antzinako grezieraz: Πριήνη, Priēnē) Joniako antzinako hiria, Egeo itsasoan, Samosko uhartearen aurrean, Mikala mendiaren eta Meandro ibaiaren bokalearen artean. Joniako Hamabi hirien erlijio-gune nagusia izan zen. Jarduera handikoak ziren bertako bi portuak. Atenearen tenplua, antzoki bat, kiroldegi bat eta abar utzi dituzte agerian han egiten ari diren indusketa-lan garrantzitsuek. Gaur egungo Samsun Kalesi hiritik gertu zegoen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Koordenatuak: 37°39.6′N 27°17.9′E / 37.66°N 27.2983°E
| Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |