Primo Levi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Primo Levi

(1950)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPrimo Levi
JaiotzaTurin1919ko uztailaren 31
Herrialdea Italiako Erresuma  (1919ko uztailaren 31 -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1987ko apirilaren 11)
BizilekuaTurin
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaTurin1987ko apirilaren 11 (67 urte)
Hobiratze lekuaMonumental Cemetery of Turin (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza
suizidioa
Familia
Ezkontidea(k)Lucia Morpurgo (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Liceo Classico Massimo D'Azeglio (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, poeta, politikaria, idazlea, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea, autobiografialaria eta filosofoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Damiano Malabaila
Genero artistikoamemoriak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
judaismoa
Alderdi politikoa Action Party (en) Itzuli

IMDB: nm0505485 Allocine: 86319 Allmovie: p222175 IBDB: 394809
Musicbrainz: 76973584-91bb-4117-9516-869563db6cf1 Find a Grave: 10484482 Edit the value on Wikidata

Primo Levi (1919ko uztailaren 311987ko apirilaren 11) idazle italiarra izan zen, judu jatorrikoa. Memoriak, narrazioak, olerkiak eta eleberriak idatzi zituen. Faxismoaren kontrako erresistentziaren partaide izan zen eta Holokaustotik bizirik iraun zuen. Bere hainbat idazlanetan Holokaustoaren lekukotza eman zuen, bereziki Auschwitzeko kontzentrazio-esparru edo sarraskitze-esparruan egon zen urteaz.

Se questo è un uomo (Hau gizona baldin bada) izeneko kontakizun-liburua XX. mendeko literatura-lan garrantzizkoenetakoa dela esan ohi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primo Levi Turinen jaio zen, 1919an judu familia liberal batean. Kimikan lizentziatu zen Torinoko Unibertsitatean 1941ean.

1943an, lagun batzuekin batean mendira jo zuen Italiako erresistentzia antifaxistarekin bat egin nahian. Baina, milizia faxistak harrapatu zuen eta aleman okupazio-armadari entregatu zion. Alemanek, 1944an, Monowitz-Buna izeneko gunera deportatu zuten, Auschwitzeko (Polonia) kontzentrazio-esparruaren eremu barnean. Han pasatu zituen hamar hilabete, Armada Gorriak esparrua alemanen eskuetatik askatu zuen arte. Levirekin batean, “kargamentu” berean, Auschwitzera eraman zituzten 650 judu italiarretatik 20 bakarrik irten ziren bizirik bertatik.

Gerra amaitu zelarik ere, Levi eta beste hainbat preso-ohi eta deserriratu ez ziren berehala itzuli etxera. Sobietar Batasunak prestatu zituen bilgune-zelaietan egon behar izan zuten hilabete batzuez. Etxera ko bidea hartuta ere, Sobietar Batasunaz gain Erromania, Hungaria, Austria eta Alemaniatik barna bidaiatu behar izan zuten trenez, azkenik etxeratu ziren arte.

Italiara itzulirik, industria-kimikari lanean aritu zen Torinoko SIVA faktoria kimikoan. Baina berehala hasi zen idazten sarraskitze-esparruetan izan zuen esperientziaz eta Ekialdeko Europan zehar izan zuen itzulera-bidaiaz. Oroitzapen horiek Se Questo è un Uomo (Hau gizona baldin bada) eta La Tregua (Menia) liburuetan biltzen dira batik bat.

Levik beste oroitzapen-liburu batzuk ere idatzi zituen, esaterako Il sistema periodico. Eleberria ere landu zuen: Se non ora, quando? (Orain ez bada, noiz?) izeneko eleberriak, partisano judu talde baten historia kontatzen du II. Mundu Gerran, Errusia eta Polonian barna ibiltari. Eleberri horrekin Viareggio eta Campiello sariak irabazi zituen eta nazioartean ezagun bihurtu zen.

1977an Levik enpresan zuen gestore-lana utzi zuen idazteari denbora osaoa eskaintzeko. Bere azken lan nagusia I sommersi e i salvati (Hondoratu zirenak eta salbatu zirenak) izan zen. Bertan, holokaustoaren analisia egiten du Levik. Alemaniako herriari gorrotorik ez diola azaltzen du, baina hala ere, ez duela barkatzen.

Levi 1987ko apirilaren 11n hil zen, bere buruaz beste eginik, itxuraz (etxeko eskaileretatik jausita). Hala ere, hainbat lagunek eta biografok zalantzan jarri dute suizidioaren teoria. Eztabaidak bizirik dirau, bere idazkietan gizatasunaren balioak aldarrikatu baitzituen beti. Levik, bestalde, ez zuen azken oharrik utzi.

Judua izan arren ez zen sinestuna. Juduen kontrako errepresio gogorrak eta sarraskiak judu izatearen kontzientzia piztu zioten. Horregatik, arbaso judu italiarren tradizioak eta balioak estimatzen zituen.

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Se questo è un uomo (1947) euskaraz Hau gizon bat bada (2011, Alberdania) Mikel Irurtiak itzulia.
  • La tregua (1963).
  • Storie naturali (1966, ezizenez: Damiano Malabaila).
  • Vizio di forma (1971).
  • Lilìt e altri racconti (1971).
  • Il sistema periodico (1975) euskaraz Sistema periodikoa (1998, Alberdania) Juan Garziak itzulia.
  • La chiave a stella (1978).
  • La ricerca delle radici (1981).
  • Se non ora, quando? (1982).
  • Ad ora incerta (1984).
  • L'altrui mestiere (1985).
  • I sommersi e i salvati (1986).
  • Tutti i racconti (2005) (postumoa).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]