Prince Valiant (1954ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:38, 22 urtarrila 2016

Prince Valiant (euskaraz Printze Ausarta) 1954ko Henry Hathaway estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko filma bat da. Hal Foster komikigilearen Prince Valiant komikian eta Arturiar zikloan oinarritua dago. James Mason, Janet Leigh eta Robert Wagner aktoreek antzeztu zuten.

Technicolor eta Cinemascope sistemetan filmatua izan zen.

Bitxikeria gisa, filma honetako Slaigon pertsonaia gaiztoa Primo Carnera italiar boxeolaria zenak antzeztu zuen, gaztaroan Paulino Uzkudun euskal boxeolariarkin borrokatutakoa.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Printze Ausarta (Robert Wagner) gazte bikingoa bere aitaren eskutik heziketa zorrotz bat jaso ondoren Artur Erregearen (Brian Aherne) Kamelot gortera zaldun bilakatu dadin bidalia izan da. Bere helburua aitaren tronua bereganatu duen Slaigon (Primo Carnera) zitalari aurre egitea izango da.

Aktoreak

Kanpo loturak