Prince of Darkness (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Prince of Darkness (euskaraz Iluntasunaren Printzea) 1987ko John Carpenter estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako beldurrezko film bat da. Donald Pleasence, Lisa Blount, Victor Wong eta Jameson Parker aktoreek antzeztu zuten.

Estreinatu eta berehala, beldurrezko generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen. The Thing (1982, "Gauza") eta In the Mouth of Madness (1995, "Erokeriaren Ahoan") filmeekin batera John Carpenterren "Apokalipsiaren Trilogia" osatzen du.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Apaiz batek (Donald Pleasence) Satan beraren gordelekua Los Angeles hiriko eliza baten sotoan topatu berri duelako ustea du. Fisikako ikasle talde baten laguntzaz apaizak Iluntasunaren Printzea sotoan giltzapeturik eta ihes egin gaberik mantentzeko zientzia priektu bati ekingo dio. Gaizkiaren indarrek ikasle taldea eliza barneanihes egin ezinik mantenduko ditu, orduan ikasleek Gaizkiraren gizakien mundurako ailegatzea ekiditeko Deabrua berberaren aurka borrokatu beharko dutela jabetuko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak