Principal antzokia
Principal antzokia Gasteizko antzoki nagusia da, hiriko erdialdean dagoena, San Prudentzio kalean zehazki.
Historia
- 1822tik 1914ra leku berean "Teatro Principal" izenekoa egon zen, beste eraikin batean.
- 1918an zabaldu zuten gaur egun dagoen antzera, "Nuevo Teatro de Vitoria" izenarekin. Orduko lehen antzezlana "La Corte de Napoleón" izan zen, "Granieri-Marchesi" izeneko konpainiak egindakoa.
- 1961eko abenduan jatorrizko izena hartu zuen berriro, gaur egun gordetzen duena.
- 1992an Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak zaharberritu zuten.
- 2002tik 2004ra, 2008 eta 2009n hemen antolatu zituzten Arabako Bertsolari Txapelketaren finalak.
Kanpo loturak
- Principal antzokiaren web orria, Gasteizko Udalaren webgunean.