Probidentziaren begi

Wikipedia, Entziklopedia askea
"Dena ikusten duen begia", Estatu Batuetako zigilua
Goi arduraren begia, Akisgrango katedrala
1789ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala "Dena ikusten duen begia"z.

Probidentziaren begia, Delta argitsua edo Dena ikusten duen begia ikur bat da. Tradizionalki haren jatorria Antzinako Egipton kokatu da; han Horusen begia bezala ezagutzen zen. Dena dela, antzeko ikurrak erlijio gehienetan aurki daitezke; zaharrenetariko bat Hinduismoa da: Rigvedan, k.a. 3.000 urte, begiaren bidezko argia eta eguzkia lotzen dira, esaterako.[1]

Egiptoko mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horusen begia, Antzinako Egiptoko ongiaren jainkoa, Osiris jainkoaren eta Isis jainkosaren semea, isilpean jaio zen haren bizitza babesteko: Set, haren anaia, Osiris hil zuen horrela haren errege-jargoia babesteko eta aitaren seme guztiak akabatuko zituen helburu bera lortzeko. Horus ezkutua hazi zen, eta, adina izan zuenean, aitaren heriotza mendekatzeko, Seti erronka bota zion. Borroka odoltsua izan zen, eta Horusek eskuineko begia galdu zuen. Azkenik, jainkoek eskua hartu zuten: tronua Horusi eman zioten.

Hirukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago begia hiruki batean kokatu zen. Hiruki horrek hainbat sinbolismo izan ditzake. Kristauen arabera Hirutasunaren azalpena izango litzateke. Erlijio hebrearrean, aldiz, tetragramaren ikurra izango litzateke.[2]

Framazoneria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probidentziaren begia ere framazoneriaren ikonografian aurki daiteke, hiruki distiratsu baten erdian edo "delta argitsua". Ikurra hainbat eratan ager daiteke, esaterako, begiaren truke "G" letra batez. G horrek esanahi ezberdinak izan dezake: Jainkoa ingelesez ("God"), Geometria, Gnosis, Grabitazio...[3]

Ameriketako Estatu Batuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konspirazio zaleek estatu horien sinbolismoan arrazoi asko aurkitu dituzte. Estatu Batuen sorreran berean Probidentziaren begia agertzen da. Ikur horren sorreran hiru pertsonek hartu zuten parte, Benjamin Franklin eta Thomas Jefferson, biak hargin beltzak.

Dolar estatubatuarretan probidentziaren begia ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]