Profago

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Profagoa bakterioaren kromosoman integratzen den bakteriofago baten material genetikoa da. Material genetiko honen erreplikazioa kromosoma bakteriarrarekin batera gertatzen da.

Bakterio bat infektatzerakoan, bakteriofagoek bi ziklo hauetatik bat jarraitzen dute: ziklo litikoa ala ziklo lisogenikoa. Lehenengoan, fagoek haien buruen kopiak egin -bakterioaren material genetikoa erabiliz- eta bakterioak suntsitzen dituzte. Bigarrenean, aldiz, fagoek ez dituzte epe laburrean bakterioak hiltzen: haien DNA bakterioaren kromosoman txertatzen dute (profago moduan) eta DNA hori sor egoeran geratzen da, harik eta une jakin batean ziklo litikora pasatu arte.