Progress

Wikipedia, Entziklopedia askea
Progress M Espazio-ontzia ISS-era akoplatzen.

Progress (errusieraz Прогресс, Aurrerapena) gidari gabeko espazio-ontzi errusiarrak dira, estazio espazialetara janaria eta erregaia bidaltzeko erabiltzen zirenak. Hasiera batean Saliut 6, Saliut 7 eta Mir estazioetarako erabili ziren, tripulazio sobietarrak eta errusiarrak espazioan denbora mugagabez egotea ahalbidetuz. Geroago |Nazioarteko Egoitza Espazialean erabili ziren. Elikagai eta erregai horniketaz gain, Progress ontziek, motorrak erabiltzen dituzte estazioaren orbita forma erregularrean handitzeko. Bere diseinua Soiuz espazio-ontzian oinarrituta dago ia osagai berdinak erabiltzen dituztelako. Espazio egoitzatik banatzean Progressak hondakin eta zaborrez beteta daude eta hauek progressekin batera erretzen dira atmosfera ailegatzean. Progressak TSKBEM enpresak diseinatu zituen, konpainia honen sortzailea Sergei Koroliov da. Gaur egun RKK Energia enpresak sortzen ditu. Soiuz kohetearen bidez espaziora jaurtitzen dira.

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere diseinua Soiuzen antzekoa da eta hiru zatitan banatuta dago:

  • Karga modulua (errusieraz, Грузовой отсекGruzovói Otsek—, GO):modulu orbital presurizatua, Soiuz bezalakoa, baina janaria, arropa eta tresneria ezberdina bidaltzeko erabiltzen da. Baita ere akoplamendu-sistema automatikoa dauka. Soiuz ez bezala, erregaia garraiatzeko hodieria du, hidrazina (UDMH) eta azido nitrikoa(N2O4) karga modulutik egoitza espazialeraino, estazioaren deposituak betetzeko.
  • Erregai modulua (errusieraz, Отсек компонентов дозаправкиOtsek Komponentov Dozapravki—, OKD): Soiuz ez bezalako atal bakarra. Progressan presurizatu gabeko modulua (estazioaren atmosferan gas-ihesak eragozteko) erabiltzen da, eta honek egoitzak behar duen erregaia garraiatzeko erabiltzen da.
  • Propultsio eta instrumentaziorako modulua (errusieraz, Приборно-агрегатный отсекPriborno-agregatnii otsek—, PAO):Soiuz bezalakoa, maniobra orbitaletarako motor printzipala eramaten du.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Progress[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako bertsioa Soiuz 7K-Ten oinarrituta. 42 Progress espazio-ontzia bidali ziren 1978 eta 1990 urte bitartetan Saliut 6, Saliut 7 eta Mir estazioetara.

Ezaugarri Teknikoak:

  • Masa: 7020 - 7249 kg
  • Garraiatutako karga (Progress 1-24): ~2300 kg
  • Garraiatutako karga (Progress 24-42): ~2500 kg
  • Luzera: 7,94 m
  • Karga Moduluaren Diametroa: 2,2 m
  • Diametro Maximoa: 2,72 m
  • Karga Moduluaren Tamaina: 6,6 m3

Progress M[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soiuz T eta Soiuz TM bertsiotan oinarrituta. Eguzki panelak eta akoplamendu automatikorako mekanismo berri bat erantsita dauka. 48 Progress M bidali ziren 1989 eta 2003 urte bitartean Mir eta Nazioarteko Egoitza Espazialaera. Soiuz bezala estazio espazial batera akoplatuta egon daiteke gehienez 6 hilabete. Muga hidrogeno peroxidoa erabiltzen duten posizio kohete txikien ondorioa da.

Ezaugarru Teknikoak:

  • Masa: 7310 kg
  • Garraiatutako karga: 2600 kg
  • Luzera: 7,23 m
  • Karga Moduluaren Diametroa: 2,2 m
  • Diametro Maximoa: 2,72 m
  • Neurria (eguzki panel desplegatuak): 10,6 m
  • Karga Moduluaren Tamaina: 7,6 m3

Progress M1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Progress M-ren modifikazio txikia Nazioarteko Egoitza Espazialerako 2000. urtean sortua. Erregai gehiago garraiatzeko edukiera dauka, 1950kg. Baita ere 1800kg janari eta tresneria eraman dezake. Progress M1 sortu harren Errusia Progress M bidaltzen jarraitu du.

Baita ere ikusi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]