Proiektuen kudeaketa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Proiektuen kudeaketa proiektuak burutzeko baliabideen kudeaketaz, taldeen antolakuntzaz eta jardueren plangintzaz arduratzen den kudeaketaren jakintza-arlo berezia da. Ingeniaritzan eta gudan aspaldidanik ezagutu dira teknika hauek, eta 1950eko hamarkadatik hona arlo gehiagoetara hedatu dira.

Proiektuen kudeaketaren helburu nagusia proiektu bakoitzak dituen helburu berekiak lortzea da, proiektuaren murriztapenak kontuan hartuta. Murriztapen hauek eremua, denbora eta kostua dira, batik bat.

Proiektuen kudeaketaren historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntzarako plangintza eta kontrol teknika batzuk erabiliko ziren seguraski, piramideak bezalako eraikin handiak altxatzeko. Jasotako lehen izkribuak, aldiz, arlo militarretik iritsi zaizkigu. K. a. Sun Tzu txinatarrak idatzi zuen Gerraren antzea, non plangintzaren beharra azpimarratzen den, besteak beste. Mendebaldean ezaguna egin zen Vitruvioren Arkitekturaz.

XX. mendearen hasieran bi ekarpen handiak egin zituzten Henry Gantt estatubatuarrak eta Henri Fayol frantsesak. Lehenak Gantten diagramak garatu zituen lanaren plangintza eta kontrola zehazteko. Bigarrenak Administration Industrielle et Générale liburua idatzi zuen, non kudeaketaren 5 funtzio nagusiak erazagutu zituen.

1950eko hamarkadan proiektuen kudeaketa garaikidea hasi zen. DuPont konpainiak Bide Kritikoaren Metodoa garatu zuen, eta Amerikako Estatu Batuetako Armadak Program Evaluation and Review Technique edo PERTa.

1997an Eliyahu M. Goldratt-ek Critical Chain liburua argitaratu zuen, non Kate Kritikoaren Metodoa zirriborratu zuen.

Proiektuak kudeatzeko teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakintza-arlo honetan proiektuak kudeatzeko teknika asko sortu dira. Aipatutakoez gain, Gertakizunen Katearen Metodologia, Scrum teknika eta proiektuen kudeaketa bizkorra erabiltzen dira egun. Project Management Institute erakundeak praktika onak PMBOK liburuak biltzen ditu. Erresuma Batuko gobernuak PRINCE2 metodoa sostengatzen du.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Proiektuen kudeaketa Aldatu lotura Wikidatan