Prokopio (usurpatzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prokopio (usurpatzailea)


Erromatar enperadorea



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaZilizia, 325
Herrialdea Antzinako Erroma
 Bizantziar Inperioa
HeriotzaTrazia366ko maiatzaren 27a (40/41 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Aitaezezaguna
AmaJulia
Ezkontidea(k)ezezaguna
Faustina (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaKonstantinotar dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Prokopio (326-366ko maiatzak 27) Valente enperadorearen aurkako usurpatzaile bat eta konstantinoar dinastiako partaide bat izan zen.

Amiano Martzelinoren arabera, Prokopio, jatorriz, Ziliziakoa zen. Juliano Apostata enperadorearen lehengusua zen amaren aldetik. Prokopiok, enperadoreak, Sasanidar Inperioaren aurka 363an egin zuen kanpainan parte hartu zuen, Julianori laguntzera itzultzeko. Juliano hil zenean, enperadore honek, oinordeko bezala, Prokopio pentsatu zuela zioten zurrumurruak agertu ziren, baina, armadak, Joviano aukeratu zuenean, Prokopio izkutatu egin zen, bizia salbatzeko. Antzinako historialariak, ez datoz bat Prokopioren ezkutuko bizitzari buruzko xehetasunetan, baina publikoki Kaltzedonian agertu zela diote, uneko egoera zein zen jakin gabe. Joviano hila zen, ea Valentiniano I.ak, enperadore kargua, Valenterekin banatzen zuen. Prokopio, berehala mugitu zen, bere burua enperadore izendatuz. Konstantinoplako bi legio erosi zituen bere asmoen alde egiteko, eta hiria inperialaren kontrola hartu zuen. Hau gertatu eta gutxira, bere burua enperadore izendatu zuen 365eko irailak 28an, eta berehala hartu zuen Trazia, eta, beranduago, Bitinia probintzien kontrola. Valente arduratu zen usurpatzailea erditik kentzeaz, eta, hurrengo hilabeteetan, euren leialtasunari buruzko zalantzak zituzten unitate eta hiriak erreprimitu zituen. Prokopioren armada ere garaitu zuen Tiatirako guduan. Prokopiok, gudu zelaitik ihes egin zuen, baina bere jarraitzaileetako bik traditu zuten, eta entregatua izan zen. Valentek, 366ko maiatzak 27an exekutatu zuen.