Propertius

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Propertius Seigarrena, latinez Sextus Propertius (k.a. 47 - k.a. 15) latinezko poeta liriko bat izan zen.

Jatorriz Italiako Umbria eskualdekoa, aitari lurrak konfiskatu zizkioten k.a.40 urtean gerra zibileko ordain gisa, eta horregatik oso gazte Erromara joan behar izan zuen legeak ikastera. Zintia izeneko emagaldu batekin maitemintzeak poesiarekiko grina sortu zuen beregan eta bere lehen poema liburua argitaratzean, Kaio Zilnio Mezenasen zirkulura deitua izan zen, non Virgilio eta Ovidio ezagutu zituen.

Laurogeitamar bat poema idatzi zituen lau Elejia liburutan zehar, hauetatik hiru lehenak Zintiari esakiniak. Laugarrenak jentil erlijioko kondairak eta gai abertzaleak jorratzen ditu, Augusto enperadorearen programa jarraituz.